XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uda guztian noizbehinka ordu batzuetan garbitzeko bakarrik erantziko zuen.

Eta nahiz arrazoi honegatik nahiz besteagatik etxeratzen zituzten liburuek beharrezkoa zitzaien lekua kentzen zietenez, kanpamendura beste roulotte bat eramateko erabakia hartu zuten orduan, liburutegi bihurtzeko asmoz.

Dozenaka zituen camping bat aurkitu zuten Esplugues inguruan eta denetan handienarekin geratu ziren.

Kanpotik borobil antzekoa zen eta irakurketarako zaletasuna zuen jendearena izan bide zen, ulertzen ez zuten hizkuntza batean idatzirik zeuden hogeitabost olerki liburutik gora aurkitu bait zituzten bertan, eta eskuizkribu bat, itxuraz bukatu gabea; baliteke beraz bertan olerkariren bat bizi izatea.

Erabat hustu; moilatik hartutako oholekin, pilaka bait zeuden, apalak egin; mahai zabal bat, bi aulki, kinkea eta estufa bat jarri, eta negu amaiera hartan ikasgela gisa erabili zuten.

Eta zuhaitzak jadanik loretan zeudela eta udaberriaren lehen berotasunak nabarmentzen hasi zirenean, nahiz gauez oraindik hozkirri egin, bidaiaren aurretikako lehen prestaketei ekin zieten.

Luzea izango zenez hilabete batzuk beraien ustetan, sagar zimurrez betetako bi otartxo, urdaiazpiko bat, egoera onean ziruditen kontserba lataz betetako kaxa bat, zakutxo bat arroz, beste bat babarrunez betea eta gazta borobil bat, ia Benauratik ihes egiteko erabili zituzten gurdien gurpilak bezain lodia eta oso gogorra, sartu zituzten itsasontzian.